Hamahiru argazki berri, 2019ko egutegirako

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 7a, 01:00

2018ko egutegiaren orriak bu­katzen ari dira pixkanaka, eta Udalak dagoeneko auke­ratu ditu 2019koa osatuko dituen argazkiak. Hain zuzen 13 izan dira hautatutakoak; ohi be­zala, hilabete bakoitzeko bana, eta azale­rako beste bat. 

Hilaren 30ean jasoko dute saria, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin egingo den eki­taldi xumean. 

‘Harremanak eta loturak’, gai bezala
Harremanak eta loturak ga­iaren bueltan egin du Uda­lak aurtengo argazki-lehia­keta. 79 argazki jaso ditu, denera, eta horietatik, hamahiruk jaso du­te saria. 

Hain justu epaimahaiak kontuan hartu du «gaiarekin lotura izatea, Hernanin ko­katua egotea eta argazkiaren kalitatea eta transmititzeko gaitasuna».

Hori hoberen egin dutenak izango dute beren txokoa, Uda­lak urtero argitaratzen du­en egutegian (eskubian ira­baz­leen izen-abizenak eta ar­gazkiaren izenburua. 

40 euroko balea, irabazleek
Saritutako argazki guztiek izango dute saria, nahiz eta egile berberarenak izan. 40 euroko eros-txartela jasoko dute irabazleek, beraz, sari­tutako argazki bakoitzeko; balea, Berriak elkarteko salto­kietan erabili ahal izango dute. 

IRABAZLEAK

Puntuazioaren arabera

1. Cova Almendros Fernandez, Ezkiagako pilotalekua.
2. Maria Rengel Franco, Relación a tres (Hiruko harremanak).
3. Nagore Ruiz de Arbulo Urreizti, Lagunak eta kirola.
4. Iosa Moreno Pelaez, Izenbururik gabea.
5. Carmen Ibañez Lahoz, Pensemos en Hernani (Hernanirengan pentsa dezagun).
6. Cova Almendros Fernandez, Goazen paseatzera.
7. Felix Etxeberria, Zubia Fagollagan.
8. Aurora Alesanco Oses, El artesano y sus obras en comunión (Artisaua eta bere lana).
9. Felix Etxeberria, Atzo eta gaur.
10. Itxaso Etxabe Zabaleta, Bihotza sortu.
11. Maria Rengel Franco, Dura y perdura (Iraunkortasun amaiezina).
12. Mikel Eizmendi Zabala, Asmakizuna, non dago iturria?
13. Xabier Arnaiz Etxeberria, Igandero, hutsik egin gabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!