Euskera praktikatzeko beste aukera bat eskainiko du Udal Euskaltegiak, Kafe Tertulia egitasmoaren bosgarren edizioarekin. Iaz ez bezala, aurten berriro ere, asteazkenero jarriko dute zita, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara, Gunea garagardotegian.
Irekia da, eta debaldekoa, «konpromiso bakarra da garagardotegian kafe bat-edo hartzea», azaldu dute.
Edonorentzat irekia
Edonork hartu dezake parte zita hauetan: «euskera ikasle izandakoek, euskeraz hitz egiteko aukera edo erraztasun haundirik ez dutenek, edota, besterik gabe, une atsegin bat pasa nahi dutenek».
Garagardotegian izango dira, hain zuzen, «antzeko helburuak dituzten beste hainbat pertsona eta euskaltegiko irakasle bat laguntzeko», diote.
Euskera praktikatzeko herrian dauden aukerak «zabaltzera dator» Kafe Tertulia, antolatzaileen ustez.