Porrota, berriro

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 7a, 01:00

Ezin izan zion buelta eman Mun­darrok, aurreko astebu­ru­ko porrota mingarriari; eta be­­rriro galdu zuen etxean, Rotetaren kontra (1-2). Donos­tiarren gola berdindu eta ga­raipenaren bila joan ondoren, azkeneko minutuetan jaso zuten bigarrena moreek, esku hutsik geratzeko.
Intentsitate altuko parti­dua izan zen, hasieratik. Alde batetik bestera ibili zen baloia etengabe, baina gol aukerarik gabe. Atsedenaldia baino lehen, ordea, Mundarroren akats bat aprobetxatu zuen Rotetak, mar­kagailuan aurreratzeko.
Ez ziren hobeto hasi gau­zak bigarren zatian, kontrako penalti batekin; baina gelditu egin zuen Miguel atezainak, eta horrek indarra eman zion taldeari. Baita berdinketaren gola sartu ere, Beñatek buruz. Eta bigarren golaren bila jo zu­ten moreek, partidua ira­baz­te­ko asmoz. Baina azkarregi lortu nahi izan zuten, eta presa garesti atera zitzaien: mi­nutu gutxiren faltan, biga­rre­na lortu zuen Rotetak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!