Txakurren gaia lantzeko, bilerak gaur eta bihar herritarrekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 7a, 01:00

Tira-birak izaten ari dira Asti­garragan, txakurren gaiarekin, EH Bilduk azaldu duenez; eta horiei irtenbidea bilatu nahi­an, herritar guztiekin bildu nahi du: txakur jabeak direnekin, eta ez direnekin.
Eta horretarako, gaur eta bihar jarri du zita. Txakur ja­beak ez direnekin egingo du bilera gaur, 19:00etan hasita, udaletxean. Eta bihar, berriz, txakur jabeekin bilduko da, ordu eta toki berean.
«Begi-bistakoa da, azkene­ko urteotan Astigarragan fa­mi­lia eta etxebizitzetako bizitza estiloa aldatzen joan dela. Al­daketa horren erakusleetako bat da, familia askotan txa­ku­rren presentzia areagotu egin dela. Herrian 1.000 txakur bai­no gehiago daudela kalku­la­tzen da; sei biztanleko, txakur bat», nabarmendu du EH Bilduk.
Horregatik, uste du «beha­rrezkoa» dela «errealitate berri honi egoki erantzutea. Guztion arteko bizikidetza posible dela sinetsita, erronka honi heldu nahi izan diogu, bi bilera ha­u­ek antolatuta», azaldu du.

«Beharrezkoa da sormenaz eta herritarren eskaerekin, soluzioa aurkitzea»
Astigarragako EH Bilduk uste du, «alferrikakoa» dela «sines­tea txakurrek sortzen dituzten egoerak isunekin soilik bide­ra­tuko direla. Isun bat bera ere jarri gabe konponduko dela esatea bezain alferrikakoa».
Eta gaineratu du: «horre­ga­tik, beharrezkoa da sorme­naz eta herritarren eskaerekin, guz­tion arteko bizikidetza ahalik eta hobekien bermatuko duen soluzioa aurkitzea. Dagoeneko proposamen bat lantzen hasi gara, eta bi bilera hauetan aur­keztu eta eztabaidatuko dugu, hobetu edota aldatu dadin».
Zentzu horretan, EH Bilduk salatu nahi izan du «EAJren jarrera pasiboa, berriro ere os­trukarena egin baitu, arazoari ihes eginez», adierazi du. Eta azpimarratu du: «guk pro­­po­sa­­tutako txakur parke eta guneak jarri ondoren, isunak jar­tzea besterik ez zaio bu­ru­ratu EAJri».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!