Izenemate epea zabalik gaurtik, Gabonak Negulekuetan gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 7a, 01:00

Aurten ere antolatu ditu Ne­gu­lekuak, Xaguxar aisialdi tal­deak, Gabonetako oporraldiaz gozatzeko. Aste eta erdiz elkar­tuko dira Herri Eskolan, aben­duaren 26tik urtarrilaren 4ra bitarteko astegunetan, goizeko 10:00etatik 13:00etara. 2006 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrentzat dira, eta izene­ma­­te epea gaur zabalduko dute, datorren asteazkenera arte.
Kultur etxean eman behar da izena, eta 40 euro dira. Hala ere, hobariak izango dira fa­mi­lia ugarien eta bi senideren izenemateen kasuan. Nahi du­enak, gainera, zaintza zer­bitzua ere izango du aukeran, 08:00etatik aurrera, 25 euro gehiagorengatik. Informazio gehiagorako, 943 33 50 64 te­le­fonora deitu daiteke, goizetan; edo info@xaguxar.org helbide elektronikora idatzi.

Azaroaren 24an, tailerrak
Bestalde, larunbatetako ekin­tzak ere jarriko dituzte mar­txan beste urte batez, negu ga­raian. Hilean larunbat batez egingo dituzte tailerrak, jola­sak edota eskulanak, eta aza­roa­ren 24an izango da au­rrenekoa: haur-hezitzaile tai­le­­rrak izan­go dira, kultur etxean, arratsal­de­ko 16:30etatik 18:00etara. 
4-12 urte bitarteko hau­rren­­tzat izango dira larunbatetako ekintzak. Horietarako ez da izenik eman behar, eta doa­ko­ak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!