Feria eguna izango dute azaroaren 24a Goizuetan, eta bertara gonbidatu dituzte Emarriko neskak. Lubineko frontoiko atarian aritzeko erronka bota diete goizuetarrek. 12:30etan hasita, 15 minutuko saiotan. Aurretik, hilaren 22an, Eme Eman Harri Emarri laburmetraia ikusteko aukera izango da doan, 19:00etan, Errenteriako Niessen zinemetan.