Haurren jarrerak ulertzeko pautak gaur, Izar Arregi psikologoak

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 7a, 01:00

Gaur jarri du zita Herri Esko­la­ko Guraso Elkarteak, azaro­ko hezkuntza hitzaldiarekin. Eta oraingoan, etxeko txikienen jarre­rei buruzko saioa anto­la­tu dute: Haurren jarrerak ulertuz. Izar Arregi Aiz­pu­ru psikologo eta terapeuta izango da hiz­la­ri bi orduko saioan, arratsaldeko 18:30etan hasi eta 20:30ak arte, Astigarragako He­rri Eskolako areto nagusian.

Zergatik dago horrela eta nola lagundu diezaioket?
Gurasoei zuzendutakoa da sa­ioa, eta lagunduko die, seme-alaben egoera zein den eta zer­gatik eza­gu­tzen, eta nola jo­ka­tu asmatzen: «sarritan, aur­pe­giarengatik an­tzematen dugu zein den haurraren egoera. Ne­garrak, kasketak...», nabar­mendu dute Guraso Elkartetik. Eta galdetu dute: «baina nola jakin zergatik diren, nola jo­ka­­tu egoera horien aurrean, eta nola lagundu haurrari?».
Galdera horiei erantzuna ematen saiatuko da Arregi, eta egoera horietan jokatzeko pau­tak emango dizkie bertaratuei. «Egoerak ulertu eta gurasoen rolaz hausnartzeko saioa izan­go da gaurkoa», aurreratu du­te Guraso Elkartetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!