Festa haundia hilaren 24an, elkartearen 25 urteak ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 6a, 01:00

25 urte bete ditu Dobera Eus­kara Elkarteak aurten; 1993an sortu zuen euskaltzale talde batek, euskeraren normalizazioaren alde borroka egiteko. Nahiz eta testuingurua aldatu den, helburu berarekin dihardu, gaur egun ere.

Elkartearen zilarrezko ez­te­iak ospatzeko, festa eguna ira­garri dute hilaren 24rako. Egun osoko egitaraua izango da; 13:00etan izango da mo­mentu hunkigarriena, Dobera Euskara Elkarteko omenaldiarena.

Kantu bazkaria, gero
Omenaldiaren aurretik, goizeko 11:00etan hasita, umeen–tzat jolasak izango dira, Dobe­rako begiraleen eskutik.

Ondoren, eguerdiko 14:00e­tan, bazkaria izango da, Xala­parta elkartean, Imanol Ka­mi­ok eta Aitor Atxegak gidatuta.

Bi menu izango dira. Bata, helduena (25 euro; bazkideek, 20): mokadutxoa, babarrunak bere sakramentuekin, ogia eta edaria, postrea, kafea eta kopa. Bestea, haurrentzat (10 euro): ma­karroiak, solomoa patatekin, ogia, edaria eta helatua.

Txartelak gaurtik daude salgai Do­bera Euskara Elkar­tean bertan: bulegoan (Larra­mendi, 11 behea), 943 33 27 99 telefonoan eta dobera@dobera.eus emailean. 

EGITARAUA
11:00etan, Umeentzat jolasak, Doberako begiraleen eskutik eta Latxeko Burruntzirekin batera. Eguraldi onarekin Tilosetan; bestela, Atsegindegin.
13:00etan, Dobera Euskara Elkartea sortu zutenei omenalditxoa. Eguraldi onarekin Tilosetan; bestela, Atsegindegin.
14:00etan, Kantu-kantari mahaiaren bueltan; Imanol Kamio eta Aitor Atxe­ga musikarien laguntzarekin. Gonbidatu bereziak ere izango dira, tartean. Xalaparta Elkartean izango da. Txartelak salgai hilaren 16ra arte. Prezioa: helduek, 25 euro (baz­kide­ek, 20 euro); haurrek, aldiz, 10 euro.

*Txartelak salgai hilaren 16ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!