‘Tamur Expedition’ ikusgai, bigarren egunean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 6a, 01:00

Botak alde batera utzi, eta mendiaz beste modu batera, lasai, gozatzeko aukera dau­ka­te hernaniarrek, eta bere­ziki, Mendiriz Mendi elkarte­ko ki­deek, atzotik. Mendiza­le Astea hasi baitzen atzo, haientzat.   

Gaur izango da bigarren jarduera; Tamur expedition do­kumentala ikusi ahal izan­go da, arratsaldeko 19:30­e­tan, Biterin. Suam del Cerro gida­rekin batera, Tamur ibaiaren jaitsiera kayakean bizi izango dute bertaratuek, baina beste ikuspuntu batekin: ikusleak kameraren beste aldean jarriko ditu, logistikaren berri izan dezaten. 

Ostiralera arte izango dute zer gozatua; Jon Galdosen Apa­latxeak dokumentala ja­rriko dute bihar, eta etzi, al­diz, Sonia Rodriguezen Pata­gonia.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!