Bilera, alebin eta infantilek

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 6a, 01:00

Aurtengo ikasturtean txirrindularitza probatu nahi duten alebin (2007-2008an jaioak) eta infantilen (2005-2006an jaioak) gurasoei zuzenduta, bilera deitu du JOCC txirrindularitza taldeak, gaur, 18:00etan, Transpakarren. Entrenamendu eta lehiaketen egutegi eta ordutegien berri emango dute bertan. Era berean, jakinarazi dute bizikletarik ez daukanari utziko diola bat elkarteak, denboraldia bukatu arte erabili dezan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!