Astiazaran garaile, Elur Txori elkartean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 6a, 01:00

Aurreko larunbatean egin zuen Elur Txori elkarteak XXXVI. sagardo txapelketa eta Zubietako Astiazaran-Iruin sagardotegia izan zen garailea (1.145 puntu). Bigarren izan zen Alberro (1.136 puntu); hirugarren, Setien (1.124 puntu); eta laugarren, aldiz, Rufino (1.104 puntu). Ho­nakoek ere hartu zuten parte: Altzueta, Oiarbide, Elorrabi, Ze­laia, Iparragirre eta Elutxeta. Oso giro onean afaldu zutela azaldu dute, Eli Pagola eta Antton Garin bertsolariek alaituta. Elkarteak eskerrak eman dizkie parte-har­tzaile eta laguntzaileei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!