Sexu identitatea hizpide, azaroko zitan

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 6a, 01:00

Aurreko hilabetean hasi zuen ikasturtea Hernaniko Hezkun­tza Plataformak, aitaren rola aztertzen, eta bigarrenerako zi­ta dagoeneko zehaztu dute.  Ostegunean izango da, arra­tsal­deko 17:30etan hasita, uda­letxeko areto nagusian.

Sexu identitatea, aztergai
Hain zuzen, sexu identita­te­aren gaiak haurtzaroan duen garrantzia aztertuko dute. Eta bereziki, transexualitatearen ga­­ia jorratuko dute. 

Bereziki transexualitatearen gaia jorratuko dute.

Horretarako, hain zuzen, Nerea Sancho sexologia adi­tua­ren laguntza izango dute. Arre­manitz Kooperatiban lan egiten du Sanchok, eta Her­na­niko Udaleko Plax! Sexu eta bikote aholkularitzan arreta eskaintzen du.

Neska edo mutil bezala errekonozitu behar?
Hezkuntza Plataformak galde­ra batzuk planteatu ditu ga­ia­ren inguruan: «haurrek, nes­ka edo mutil bezala erre­ko­no­zituak izatea behar dute? Nola dakigu transexualitate-egoera baten aurrean gaudela? Zein paper betetzen dute genero-rolek honetan guztian?».

Diotenez, «haur batek bes­te sexukoengan ohikoagoak diren jarrerak, jolasak edo apaindurak gustuko dituene­an, hainbat kezka eta zalantza sor dakizkiguke». Eta horiei aurre egiten saiatuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!