Erabaki Hernani aurrekontu parte-hartzaileen prozesua azken fasean sartuta dago: herritarrek egindako proposamenen artean 10 aukeratzeko epea hilaren 11n bukatuko da. Internet bidez edota herriko eraikin publikoetan jarri diren kutxetan botoa emanez hartu daiteke parte. Horrez gain, proposamenak aurkezteko saioak egiten dira. Gaur, 19:30etan, Lizeaga auzoan egingo da bat; etzi, 19:00etan, Florida-Etxeberrin, eta ostegunean, azkena, 19:00etan Antziolan.