Gaur jarriko dira salgai, Biterin, Antzerki Ziklorako sarrerak.
Larunbatean 12:00etan umeentzako izango den multimedia antzezlanerako sarrerak ere, gaurtik izango dira salgai. Drag-e uraren bila antzeztuko dute Eneritz Zeberio eta Gaizka Chamizo antzezle eta dantzariek. Lau urtetik gorakoentzat izango da, eta hiru eurotan daude sarrerak.
Hiru antzezlan, helduentzat
Antzerki Zikloko antzezlan bakoitzerako sarrera 7,5 eurotan jarriko da salgai, baina hiru egunetarako bonoa ere erosi ahal izango da. Denak Biterin izango dira, 20:00etan.
Hilaren 13an Vaiven teatroak Argien hautsa estreinatuko du. Zahar etxean bizi den Manuel, gizon zakar eta isilaren eta bertara bizitzera joango den Milagros, barne-indarrez betetako emakumearen arteko istorioa kontatzen da, euskeraz.
Hilaren 14an, berriz, Izoztutako haizea bezala izango da, euskeraz baita ere: heriotza, beldurra, nazka... lantzen dira.
Azkenik, gaztelaniaz, Herederos del ocaso ikusi ahal izango da hilaren 15ean: Berlanga, Azcona eta beste hainbaten inguruko parodia.