Aste osorako egitaraua prestatu du Mendiriz Mendik, Mendizale Astearen barruan, eta gaur hasiko da.
Egunero izango dira aurkezpen eta argazki proiekzioak, gaurtik ostiralera, eta ostiralean sari banaketak egingo dira. Bazkidearen Eguna ere antolatu dute, hilaren 18rako.
Etiopia, hasteko
Gaurtik ostegunerako proiekzio guztiak Biterin egingo dira, 19:30etan hasita. Gaurkoan Etiopia izango du hizpide, Aitor Casadok. «Iparralde kulturala eta hegoalde basatia» erakutsiko ditu; herrialdean barrena ezagututako leku, jende eta ohiturak.
Ostiralean, berriz, 18:00etan hasiko da ekitaldia. Sari eta dominak banatuko dira, irteeretako argazkiak erakusteaz gain.
Mendizale Astea
-Gaur, Etiopia: Iparralde kulturala eta Hegoalde basatia. Aitor Casado.
-Bihar, Tamur Expedition: Kayakean Nepalen barrena. Suam del Cerro.
-Asteazkenean, Apalatxeak: 142 eguneko eta 3.523km-ko zeharkaldia Appalachian National Scenic Trail baso-masan barrena. Jon Galdos.
-Ostegunean, Patagonia: Trekkinga, eskia eta alpinismoa, Fitz Roy eta Cerro Torre inguratuz. Sonia Rodriguez.
-Ostiralean, gaztetxoen irteeretako argazkien proiekzioa, domina banaketa, eta argazki digitalen lehiaketako sari banaketa eta elkartearen urteko irteeretako irudi proiekzioa.
-Azaroaren 18an, Bazkidearen Eguna: Antoñana-Hornillo (996)-Ibernaolako Ama Birjinaren baseliza (Santa Kurutze Kanpezu).
*Proiekzio guztiak 19:30etan izango dira Biterin, ostiralekoa izan ezik: hori, 18:00etan izango da.