Hizkuntzak ikasteak onurak ekartzen ditu

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Gaur egun, mundu globalizatu batean bizi garenez eta gizarte globalagora hurbiltzen garen einean, hizkuntzak jakitea gero eta garrantzitsuagoa da. Herri­alde eta kultura desberdineko pertsonak harremanetan dau­de eta atzerrira joateko beharra badago, herrialde horretako hiz­kuntza ikasi be­har da. Lan munduan, atzerri­an ikasketak bideratzeko ga­ra­ian, aisialdia atzerrian orain­­dik ere gehiago gozatzeko... esan daiteke gaur egun hiz­­­kuntzak ezinbestekoak di­rela.

Aditu askoren esanetan zen­bat eta hizkuntza gehiago hitz egin, orduan eta gimnasia haundiagoa eragiten zaio burmuinari, eta, horrenbestean, adimena bizkortu egiten omen da.  Ikerketek esaten dute elebitasunaren abantailak ez direla hizkuntzetara mugatzen eta gure bizitzaren beste alderdi batzuetan ere eragiten dutela.

Sormena sendotzen du
Arazo bati beti era berean egiten bazaio aurre, agian ez da konponduko. Buruan badago ‘alboko pentsamendua’ izeneko pentsatzeko modu bat, sormenarekin zerikusia duena. Ikerketek diotenez, pentsamendu hori hobeto landuta omen dute elebidunek eta pentsatzeko era horrek arazoen aurrean irtenbide desberdinak sortzen lagunduko die.

Arretari hobeto eusten laguntzen du
Buruak garrantzitsuak diren kontuetan jartzen du arreta, huskeriak bazter utzita. Ekin­tza hau hobeto lortzen omen du elebidunaren garunak. Eta garunak garrantzizko zerbaitetik garrantzizko beste zerbaitetara egin behar izaten du jauzi. Honetan ere hobea omen da elebidunaren burmuina.

Dementziari aurre egiten dio
Burmuinaren ehunak zahartu egiten dira. Zahartze hori mo­telagoa omen dute elebidunek. Eta beranduago hasten omen dira hondatzen ehunak. Hiz­kuntza berri bat ikasteak neuronen arteko konexio gehiago sortzen omen ditu buruan. Bestela lotan egongo liratekeen konexioak aktibatzen dira bes­te hizkuntza bat ikastean.

Lan berri eta ezezagunen aurrean hobeto moldatzen laguntzen du
Lehendik sekula egin gabeko lan batean arrazoia erabiliz aritu behar denean, arrazoiketa hori erabiltzen, eta soluzio-bide berriak bilatzen, hobeto moldatzen omen dira buru elebidunak. Buru elebidunak orain­dik automatizatu gabeko ekintzak kudeatzen hobeto omen daki. Adibidez, gutxitan ikusitako eragiketa matematikoen emai­tza lortzen.

Ingelesa, hizkuntza globalena
Atzerriko hizkuntzetan az­ken hamarkadetan gailendu da ingelesa. Munduan gehien hitz egiten den hirugarren hizkun­tza da, baina gehien ikasten dena.   Bost kontinenteetan hitz egiten da. Negozioetan gehien erabiltzen dena da eta horretaz aparte, sarean zerbait bilatzeko orduan ingelesez aurkitzeko aukera handiak dau­de, informazio iturri zabala eskaintzen du. 

Horretaz apar­te aisialdiko hainbat egi­tas­mo, ekintza, ekitaldi... ingelesez eskaintzen dira eta baliagarria da oso ezagutzea. Horri esker ireki dira handik eta hemendik ingeles akademiak, adin guztientzat. 

Ohikoa da txikitatik hain­bat hizkuntz ikastea, bai­na po­sible da heldua zarenean ere ikastea. Baina, ez baka­rrik es­kola, institutu edo unibertsitatean, milaka eskaintza dau­de ordu libreetan ikasteko. Eta adin guztien­tzako. Hernanira iritsi berri da Kids&Us ingeles akademia. Urte 1etik aurrerako umeentzako dago zuzendua. eta ama hiz­kun­tza jasotzen dugun bezalako prozesua naturalean dago oina­rrituta.

Astigarragan bertan, Lon­don School of Languages in­geles akademia dago eta atzo bertan, Cambridge ziurtagiria eman zizkien Urnietako 38 ikasleri. Ikasleen %95ek Cam­bridge az­ter­ketak gainditzen di­tuzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!