Esperantza omen, galtzen den azkena. Hernaniren kasuan, esperantza eta kemena! Garaipena zuen amets, atzo Landaren, eta galtzen hasi bazen ere, erori eta altxa, etengabeko martxa, bonus eta guzti garaitu zuen Gernika: 35(b)-27.
Zuzeneko arerio garrantzitsuari irabaztea lortzeaz gain, azken 32 urtetan lortu ez duena lortu du Hernanik: Errege Kopako finalerdietarako sailkatzea.
Partidua hasi eta 4garren minutuan lortu zuen aurreneko entsaioa Gernikak, eta Hernanik ez zuen erantzun 22garrenera arte. Atsedenaldira atzetik iritsi zen, 8-13. Baina bigarren zatirako esnatu, eta hiru entsaio eta hiruren transformazioak lortu zituen; Gernikak, aldiz, bi. Zigor kolpeak tarteko, puntu gehiago bildu zituen talde bakoitzak, baina Hernani gailendu zen azkenerako.