Sari bikoitzaren bila, Gernikaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 4a, 01:00

Irabazi eta pixkanaka sail­ka­pen orokorrean gora egitea da Hernaniren helburua, aurten ere, Ohorezko Mailari eustea lortzeko.

Gaurkoan irabazteak, or­dea, badauka beste sari bat ere; azken 32 urtetan lortu ez duena lortuko luke Hernanik gaur Gernikari irabazita, Erre­ge Kopako finalerdietara pa­sa­tzea, hain zuzen.

Ezin lasaitu
Modu batera edo bestera, beraz, irabazteko asmoz zelai­ratuko dira gaur Hernaniko mu­tilak, eguerdiko 12:00etan Landaren, Gernikari aurre egiteko.

Denboraldiko aurreneko euskal derbia izango den ho­ne­tan, sekula baino berdin­du­a­go dauden bi aurkari ariko di­ra elkarren kontra. Sailka­pen orokorrean azkenaurreko eta azken-bigarren postuetan daude hurrenez hurren, Ger­nika eta Hernani, baina 11na punturekin berdinduta. Her­nanik denboraldia hobeto hasi badu ere, ezin du inolaz ere lasaitu. Polidoriren taldea ohituta dago, hala ere, dena ematera, eta gaurkoan ere ez dute hutsik egingo. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!