Ibai-parkeaz bilera, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 27a, 02:00

Andre Gobaragilea ibai-parkea eraikitzen ari dira Urumea Berri auzoan, eta horren inguruan informazioa emateko, bilera informatibo irekia deitu du Udalak. Asteartean izango da, arratsaldeko 18:30etan ha­si­ta, udaletxeko areto nagusian. 

Urumea Berriren osagarri
Urumea Berri eremuaren osagarria izango da ibai-parkea. Bileran informazioa emango zaie herritarrei, eta aldi berean, proposamenak jasotzeko ere aprobetxatuko du Udalak. Azaldu dutenez, ekarpen edo proposamen horiek «etorkizunean parkean txertatu ahal izango dira, beti ere, baldintza teknikoak batetzen baldin badituzte».

Bertaratzeko deia
Udaletik, bertaratzeko gonbidapena luzatu diote herritar guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!