Hernani eta inguruko anfibio eta narrastien berri, bigarren edizioan

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 4a, 01:00

Aranzadi Zientzia Elkarteak Her­naniko eta inguruetako an­fibio eta narrastiak gida-li­bu­ruaren bigarren edizioa ka­leratu du, eta Kronikan eskuragarri izango da haue ere.

Iñaki Sanz-Azkue biologoak eta Egoitz Alkorta, Ingu­ru­gi­ro Zientzietan lizentziatuak egindako azterketa biltzen du­en liburua da, Mikel Ramirez de Alda, Kronikako langileak maketatu eta diseinatua.

Informazioa, ipuin eta  kondairak, eta proposamenak
2007an Her­na­niko Natur On­darea aztertzen hasi zen Iña­ki, eta horrekin, anfibio eta na­rrastien datuak biltzen. Uni­­bertsitateko ikastaro batean ezagututa egin zuen pro­iek­tuarekin bat Egoitzek. Eta in­teres pertsonal horretatik, Ziraba proiektuaren bueltan, gida-liburu honetan bildu zituzten datu horiek denak, eta herritar eta Ereñotzuko Txirrita eskolako ikasleek emandakoak.

Lehengo urtean kaleratu zuten aurreneko edizioa, eta izandako arrakasta medio, bigarren edizioa kaleratu berri da. Anfibio eta narrastien inguruko datuez gain, hainbat ipuin eta kondaira ere konta­tzen dira, eta animaliatxo horiek ezagutzeko proposamen eta gomendioak ere ematen dira, publiko orokorrari zuzendutako liburuan. Bost eurotan saltzen da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!