rtero bezala, odola opari emateagatik eskerrak emateko bazkaria antolatu zuen lehengo igandean Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak.
Urnietan bildu ziren Oria Beheko ordezkaritzari dagozkion emaileak, eta bazkalaurretik diplomak eman zitzaizkien; tartean, 27 hernaniarri.
Eskerrak, 25 edota 100 aldiz odola emateagatik
Odol-emaile guztiak zeuden bazkaritara gonbidatuta, eta bertaratu zirenei bertan eman zitzaizkien diplomak. Gainontzekoenak gorde egin zituzten, aurrerago emateko.
Horien denen artean, 12 hernaniar elkartu ziren, baina denera, 27 eskertu zituzten.
Odola gutxienez 25 aldiz eman dutenen artean, diplomak izan ziren Pedro Aira, Evaristo Garcia, Olatz Gonzalez, Javier Gonzalez, Jose Luis Medrano, Mari Carmen Mugica, Matilde Pozo, Juan Antonio Torres, Jesus Mari Ubarretxena eta Milagros Zubirirentzat.
40 aldiz eman dutenen artean daude: Silvia Amigo, Edurne Arzak, Eloisa Fernandez, Maria Teresa Holgado, Maria Pilar Imaz, Begoña Iradi, Rosa Maria Martinez, Mirari Otxandorena eta Ione Ugalde. 50 aldiz eman dutenen artean: Juan Luis Gastesi, Juan Antonio Iraola eta J.Martin Zabala, eta 60 aldiz eman dutenen artean, Lorea Anabitarte eta Mercedes Mutuberria.
75 alditan baino gehiagotan, berriz, Jose Miguel Arraras eta Patxi Artolak eman dute odola, eta 100 aldiz, Iñaki Mirandak.
Asteartean, hurrengo zita
Ospakizunak ospakizun, lanean segitzen dute odol-emaileek, eta asteartean, hileko aurreneko asteartero bezala, berriro ere aukera izango da anbulatorioan odola emateko, 18:30etatik 20:30etara. Aurretik joanez gero, txanda hartu ahal izango da.