Axketa mendira, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 4a, 01:00

Kontrakantxa Gaztetxeak mendi irteera antolatu du hilaren 10e­ra­ko: 08:30etan Atsegin­de­gitik ate­ra eta Axketa mendira igoko dira. Kotxea daukanari eramateko eskatu diote, bertan antolatu ahal izateko. Gero, bazkaria egingo da; aukera beganoa izango da. Os­teguna baino lehen idatzi behar da kontrakantxagazte@gmail.com helbidera, baita bazkaritara ba­karrik etortzeko asmoa izanez gero ere. Euria eginez gero, xira jantzi eta animatzeko dei egin dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!