Mundarro eta Petritegik lankidetzarekin jarraitzen dute

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

Beste urte batez, Mundarro F.K.E. eta Petritegik, Jon Goiburu eta Ainara Otañok ordezkatuak hurrenez hurren, biek lankidetza akordioa berretsi dute. Kirola Astigarragako gazteen artean bultzatzea dute helburu batak zein besteak. 2007tik izan du Mundarrok Petritegi bidelagun.  Denboraldi honetan, 457 haur eta gaztek osatzen dute kirol elkartea, horietatik erdia baino gehiago Astiartarrak direlarik. «Honela, lankidetza honek gure herrian fruituak ematen jarrai dezala nahi genuke» adierazi dute Mundarro Kirol Elkartetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!