Pala Txapelketa Mistoa «oso ondo joan zen giro ederrean eta ikusle eta partehartze askorekin» adierazi dute AGAko taldekideek. «Denok oso gustora egon ginen eta datorren urteari begira gaude jada, pala txapelketa birmoldatu eta pixkanaka jende gehiago animatzea da helburua». Arratsaldean, triki poteoa egon zen herriko tabernetan eta jendea animatu zen. Afarirako Zipotza bete zen eta elektrotxarangaren doinuak animatu zuten gaua. «Bazen garaia herrian horrelako ekintza egitekoa, jendeak gogoa du eta horrekin jarraituko dugu. Herrian bota genuen parranda eta zipotzan. Bide onetik goaz».