Garaipenaren bidera itzuli nahi du gaur Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

Mundarrok partidu garran­tzi­tsua jokatu du gaur, 16:00­etan, Zarkumendegin, Erregi­onal Preferente mailan. Altza­ko Roteta taldearen bisita jasoko du eta garaipenaren bidera itzuli nahi du.
Astigartarrek azken bi partiduak galdu dituzte; Billabona eta Euskaldu­naren aurka, eta puntu gehiagora urrundu ez nahi baldin badute hiru puntuak beharrezkoak dira. Bola­da txarra amaitu eta berriz ere garaipenaren usainera itzuli nahi du taldeak. Denboraldia ezin hobeto hasi zuten bost garaipen erreskadan lortu eta gero, azken bi jardunaldietan etorri dira denboraldiko bi porrotak.
Rotetaren ibilbidea aldiz guztiz kontrakoa da. Altzako taldeak ezin okerrago hasi zuen denboraldia bost partidu galduta erreskadan. Azken postuan zeuden orain bi aste zero punturekin, baina azken bi partiduak irabazi dituzte. Orioko eta Tolosa garaitu di­tuzte etxean eta zulotik irten dira.
Beraz ez da partidu erraza izango astigartarrentzat. Kon­fi­dan­tzarik gabe irtengo dira zelaira jakinda aurrean arerio gogorra eta batez ere indartuta datorrela.
Gainera, Mundarrotarrek badakite aurkari zuzen ba­tzuek lortu dituzten emaitzak. Ostegunean jokatu ziren lau partidu eta lehenengo sailkatuak, Euskaldunak, garaipen berri bat lortu zuen. Irabazi ezkero bigarren kokatuko dira sailkapenean, andoaindarretik hiru puntura.

Garaipena Erregionalak, Andoainen
Hain zuzen, Andoainen lortu zuen garaipena, ostegunean, Erregional mailako taldeak. Mundarroko bigarrengo taldeak 0-1 garaitu zuen Euskal­du­na. Garaipen ona eta bosgarren postura igo dira sailkapenean.
Ostegunean partidu gehiago ere jokatu ziren. Neska ka­deteek Zarkumendegin gal­du zuten Zarautzen kontra, 0-1.
Lehenengo mailako jubenil mutilek Usurbilen banakoa lor­tu zuten eta Ohorezko mailako jubenilek bihar jokatuko dute Matigoxotegin, 19:15etan, Kostkasen kontra. Irabazi ezkero lehendabiziko postuan man­tenduko lirateke, Tou­ring­ekin berdudinduta 20 punturekin, zortzi jardunalditan.

Saskibaloiko talde nagusiak ere gaur jokatuko du ­kiroldegian
Saskibaloi sekzioan, lehenengo taldeak ere futbolekoaren ordu berean, gaur 16:00etan, jo­katuko dute jardunaldia ki­rol­degian. Aurkaria Tolosako TA­KE Orbela izango da. Asti­gartarrek talde sendoagoa du­te eta irabazi beharreko partidua da.
Mutilen junior eta nes­ken kadete taldeek Donostian jokatuko dute goizean, neskak, eta arratsaldez, mutilek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!