Aldundiak 8.854 kultura bono jarriko ditu salgai

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

Maria José Tellería, Kulturako Zuzendaria, Patxi Presa, KM-ko arduradunak eta Adolfo López Chocarro, Gipuzkoako liburu-saltzaileen presidenteak aurkeztu zuten Diputatu bileran onartu ziren aurtengo kultura bonoaren deialdia.
3.542 bonu euskaraz dauden kultur produktuak erosteko eta 5.312 bonu euskara ez den beste hizkuntza batean  dauden kultur produktuak erosteko bonoak jarriko dira salgai. Horretarako, Kulturako Departamentuak 85.000 eurotako dirua jarriko du.

Bonoek ezaugarri hauek izango dituzte
Euskal kultur produktuen bo­nuoak gehienez 12 euroko ho­ba­ria izango du 20 euro baino gehiagoko erosketa egiterakoan. Euskara ez den bestelako hiz­kuntzetako kultur produktuen bonoak gehienez 8 euroko hobaria izango du 20 euro baino gehiagoko erosketa egiterakoan.
Entitate atxikiak izango dira liburuak (testu-liburu, ikasketa-liburu eta liburu profesionalak salbu), musika (edozein euskarritan) eta filmak saltzen dituzten entitate hautatuak.
Kultura Bonu hauek kultur produktuen (liburuak, diskoak, bideoak,...) salmentako bi modalitateetan aritzen diren atxikitako establezimenduek, bonu kopuru jakin bat jasoko dute. Kopuru hori irizpide hauen arabera kalkulatuko da:
- Entitate bakoitzak eskatutako bono kopurua. Atxikitako entitate guztiak gutxienez 40 bono eskatu ahal izango dituzte, modalitate bakoitzean, salmenta puntu bakoitzerako.
- Lurralde eta eskualde ore­ka: eskualde bakoitzean parte hartzen duen entitate ko­purua eta eskualde horretako biztanle kopuruarekin proportzionala izango da.
- Atxikitako entitate bakoi­tzaren pisu espezifikoa: kultur produktuak erakusteko eta mer­katuratzeko dauden me­tro­ekin proportzionala izango da.
Atxikipen eskaerak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 12­an amaituko da; bonoak erosi ahal izango dira abenduaren 5etik aurrera eta erabiltzeko epea, 2019ko urtarrilaren 15ean amaituko da.

Kultur produktuak eta ­ondasuna eskuratzeko
«Ekimen honen xedea da herritarrek kultur ondasun eta produktuak eskuratu ditzaten laguntzea, eta, aldi berean, kulturaren sektoreko enpresak indartzea eta banaketa artistikoaren eta kulturalaren merkatua dinamizatzea; horretarako,  gure lurraldean produktu horiek kontsumi daitezen pizgarriak emango dira atxikitako saltokietan», esan zuen Telleriak.
«Azken finean, herritarrei nahiz kultura zabaltzen lagun­tzen duen sare komertzialari lagundu nahi diegu, azken hau izanik kultur edukinen bana­tzaile nagusia, kultur produktuen eskaintza zabala eta ani­tza egiten duena, modernotasunak eta kultur aniztasunak bereizitako gizarte gipuzkoarra bermatu» adierazi zuen aurkezpenean Kulturako Zuzen­dariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!