50.000 euro, Kaxkoko etxebizitzetan leihoen aldaketa diruz laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

AStigarragako Udalak Kax­koko etxebizitzetako biziga­rri­tasun baldintzak hobe­tze­ko diru-laguntza kan­pai­na ja­rri­ko du martxan. Toki­ko Go­bernu Batzordean onar­tu eta ge­ro Astiga­rragako Udalak aur­tengo udal aurre­kon­tu­etatik 50.000 euro bide­ratuko ditu herriko hiri­guneko etxe­bizitzetako lei­hoak aldatzeko diru laguntza deialdia mar­txan jartzeko. Hiriguneko etxe­bitzetako iru­dia berrituko da laguntza honekin.
Deialdiaren helburua As­ti­garragako etxebizitzetako kan­poaldeko arotzia kristal­duna (lehio eta ateleikoak) alda­tzeko diru laguntza ema­­­tea da. Modu horretan, iso­­la­­mendu akustikoa hobe­tuko da, zaratak saihestuz, eta energia kon­tsu­moa mu­rriz­tea lortu­ko da; on­do­rioz etxe­bi­­zitze­tako bizi­ga­rritasun bal­­dintzak hobe­tuko dira he­rriko Kaxkoan.

Dokumentazioa aurkezteko epea azaroa erdialdean aurreikusten da
Dokumentazioa aur­kez­teko epea azaroaren erdialdean ire­kitzea aurreikusten da, Tokiko Gobernu Batzordeak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofi­zialak argitaratu ondoren.
Diru laguntza lortzeko be­te behar diren baldintzak eta baita aurkeztu beharreko do­ku­­mentazioa ere udale­txeko www.astigarraga.eus web­gu­nean egongo da ikusgai le­hen aipatutako pau­­­soak be­te­tzen direnean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!