Hilerrian zein elizetan, hildakoak gogoan izan zituzten ostegunean, herritarrek, bisitan joan eta lore sortak eskainita. Urtero bezala, ugariak izan ziren joan-etorriak, Astigarragako kanposantura. Tamaina eta kolore guztietako lore sortak eskuan hartuta bertaratu ziren asko, hildako senide eta lagunei bisita egitera. Eguraldiaren hobekuntza eskertu zuten joandakoek.