Convivium Singers abesbatzaren kantuak, gaur Andra Mari elizan

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

Erresuma Batuko Convivium Sin­gers abesbatzak kontzertua es­kai­niko du gaur, Andra Mari Elizan, 19:30etan hasita. Aza­roko agendako lehenengo eki­taldia da. Udaleko Kultura sailak antolatzen du eta Aiz­tondo abesbatza da laguntzailea.
2011an Tolo­sa­ko nazioarteko abesbatzen lehia­ke­tan sa­ri­tua izan zen eta aurten ere parte har­­tuko du 50garren edizioan. Pasa den ur­tean etorri ziren San­sara abesbatzaren leku­koa hartu du Erre­suma Batuko beste abes­­batza honek.
Partaideen artean opera, mu­sikalak antzinako musika edo jazzean espezializatutako ba­karlariak daude. Berpiz­kundeko maisuetatik kon­po­sa­tzaile garaikideetara eta ma­dri­­galetik herri musikara, abesbatzak errepertorio zabala du. Kontzertua doan da denentzako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!