8.612.072 euroko aurrekontua izango du aurten Astigarragak, %5,9ko igoerarekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

2019ko behin behineko Udal aurrekontuak onartu ziren EAJ eta PSE-EEren aldeko zazpi botorekin eta EH Bilduren aurkako sei botorekin. Aurten­gorako 8.612.072 euroko aurrekontua aurreikusten da eta pasa den urtekoarekin alderatuta %5,99ko igoera. Aurrekon­tuaren gehitzea gastu korrontean eman da batipat, %8,82, eta %6,4 pertsonalean, bi teknikariren kontratazioekin.   

Balorazio orokorra hiru ­gogoetekin laburbildu ­zuen alkateak
2019rako aurrekontuaren inguruan balorazio orokor bezala hiru gogoeta egin zituen Zorione Etxezarraga alkateak. «Lehendabizikoa da EH Bilduk, oposizioko alderdiak, irakurketa oso interesatua egin duela. Aurreko legealdietatik datozkigun zorrak kitatu nahi ditugu eta legealdia bukatu nahi dugu 0 euroko zorpetzearekin. Hori da guk egiten dugun hautu politikoa. Bigarrena da, aurrekontuak osatzeko Udalak izan zi­tzazkeen gabeziak eta ekarpenak hornitzeko, sail guztiek egin dituzten ekarpenak eta organu desberdinetatik teknikariek egin dituztenak bere horretan sartu dira». Horren adibide bi jarri zituen alkateak.  «Eta hirugarrenik inbertsioen inguruan martxan jarri nahi ditugun asko ezin ditugu epeen barruan gauzatu, baina daukagun desfasea 3-6 hilabetekoa da. Orain martxan dauzkagun inbertsio estrategiko guztiak gauzatzen hasiko dira epe horietan. Urte bukaera arte igo nahi ditugu nabarmen».
Astigartarren beharrei ongi erantzuten diela aurrekontuak adierazi zuen Etxezarragak eta «herritarrei lasai egoteko me­zua» bidali zuen.

«Herritarrei lasai egoteko mezua zabaldu nahi diet. Herriko beharrei erantzuten die»

«Inbertsioen %15a ere ez da gauzatu aurten, aurreko bi urteetan bezelaxe»
Andoni Gartzia, EH Bilduren bozeramaileak, «ardura politi­ko­en utzikeria» egiten duela Gobernu Taldeak aurrekontu ho­nekin aipatu zuen. «Tekni­ka­­rien eskuetan uzten da dena. 2016, 2017 eta 2018 aurrekontuetan jasotako in­ber­­tsioen %15a ere ez dira gauzatu. Hiru hilabetetako atzerapenaz hitzegitea 2016ko inbertsioak oraindik ere gauzatzeko daudenean, Arro­bitxuloko adibidea, ez da onargarria. Horren ondorioz 6.000.000 euroko soberakina edo remanentea dago. Zor­pe­tzea zero eurotan utzi nahi da ikuspegi elektoralista batetik eta finantzieroki zorra man­tentzea hobe da. Erabaki txarra da. Mailegua daukagun baldintzetan mantentzea finan­tzieroki egokiagoa da, 2021 edo 2022an amaitzen da. Urumea Berriko pro­mo­­­torearen kasuan bezala, ban­ketxeei egiten zaizkien opa­riak dira. Likidezia eman banketxeei eta likidezia kendu herritarrei. Utzikeria politiko nabarmena dago eta ateratzen direnak tekniariei esker izaten dira».
Etxezarragak eran­­tzun zuen esanez «ditugun erron­kak ez diren nolanahikoak eta daukagun remanente­are­kin eta edukiko diren diru sarrerekin  hu­rrengo korporazi­oak erabakiko du zorpetu behar duen edo ez. Oraingoz ez da be­har».
EH Bilduren 23 emendakinetik bakarra onartu da. Bestea,  onartu dena Mundarroren diru­­laguntzaren eta Zarkumen­degiko aldagelen inguruan PSE-EErenarekin bat zetorren. Beste 22 emendakinak ez ziren onartu eta  www.kronika.eus webgunean ikusi daitezkee.
Puntuz puntu bozkatu ziren aurrekontuak eta baita onartu ere denak.

«Ardura politikoen utzikeria dago eta zorpetzea 0an utzi nahi da ikuspegi elektoralistatik»

Gainontzeko puntu guztiak onartu dira
Hala ere aurrekontuak ez ziren izan Plenoko gai bakarra. Dei­aldian beste zortzi puntu ere boz­katu eta onartu ziren; ba­tzuk aho batez.
Astigarraga eta Errenteriako Udalen arteko lankidetza hi­tzarmena, hondakinen ekarpengune bat partekatzeari bu­ruzkoa, aho batez onartu zen. Baita harrera-protokoloarekiko konpromisoa ere. Euskaraldia udal barruan sustatzeko erakunde-adierazpena, Bizkaiko Batzar Nagusietara Gernikako Zuhai­tzeko aldaxka bat eska­tzea, Memoriaren gune bat osatzeko proiektuan lan egiteko eta Aguijupen jubilatu taldearen adierazpenak ere aho batez onartu ziren.
2018ko Memoria Eguna dela eta, Gogoraren zuzendaritzak proposatutako testuaren adierazpena zazpi aldeko boto eta EH Bilduren abstentzioarekin onartu zen. Emaitza berdina izan zuen aholkularitz eta defen­tsa juridikoaren zerbi­tzuaren kontratazio-espedientean egondako akatsa zuzenketa batek.
Astigarragako ostalaritza eta jatetxeak lurzoruak erabiltzeko ordenantza erregulatzailea au­rrera atera zen zazpi aldeko bozka eta Bilduren sei absten­tzioekin. Andoni Gartziak aipatu zuen herriko tabernari eta bizilagunekin bildu eta gero hamaika alegazio aurkeztu zirela eta batzuk ez direla onartu. «Zarata azterketa bat egitea eskatzen dugu zarata haundiagoa dagoen guneetan».

Sarrerako errotondan dagoen trafikoaren inguruan azterketa egitea eskatu du Bilduk
Amaitzeko informazio, galdera eta eskarien txandan EH Bildu, Udal Gobernuari zuzendu zi­tza­i­on uholde, mugikortasun eta DBH­ren inguruan jarduteko hi­ri­gintza batzordeak deituko di­ren eta noiz jakiteko. Eran­tzuna baiezkoa izan zen eta uholdearen kasuan «txostena jaso eta segituan» izango dela adierazi zuen alkateak. Haur eskolaren proiektua eta ga­rraio­aren inguruan ere galdetu zen.
Lehenengoaren ka­suan ezin dela oraindik ezer aurreratu erantzun zuen Zori­one Etxeza­rraga alkateak eta jakiten denean hezkuntza batzordea deituko dela. Bigarren kasuan  oposizioa informatuko da.
Ika-mika gehiago sortu zuen Aldundiak egingo duen errepide eta irteera  berri­aren inguruan. Astiga­rra­gako sarrerako errotondara bide­­ratuko da trafikoa eta horren azterketa egiteko eskatu zion Andoni Gar­tziak Udalari. Udalak bere eskuetan ez dagoela erantzun zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!