Astelehenean ekingo zaio Mendi Asteari eta lehenengo ekitaldia Biteri kultur Etxean antolatu da, 19:30etan. Bertan, Aitor Casadok eskainiko du Etiopia. Iparralde kulturala eta Hegoalde basatia. Herrialde berezi horretako leku, jende eta ohitura ugari ikusteko aukera izango da. Ostiralera arte luzatuko dira ekitaldiak egunez egun.