Astean zehar 34 pelota partidu jokatuko dituzte pelotari hernaniarrek. Asteburuan 17 guztira eta horietatik hamaika Hernanin jokatuko dira gaur eta bihar artean. Gehienak goizez jokatuko dira, baina asteburuko partidurik garrantzitsuena, kiroldegiko frontoian gaur arratsaldez jokatuko da. Ioritz Arrieta eta Markel Lizeagak Ilunpeko Egiguren eta Salegi izango dituzte aurrez aurre, 16:00etan. Gorengo mailan mantentzeko partidua izango da eta garaipena beharrezkoa da. Egoera berdinean daude Iñigo urkizu eta Iñigo Labaka. Lizaso eta Esnaola (Behar Zana) dira aurkari eta bihar, 12:00etan, irabazi beharra dute, hauek ere, maila ez galtzeko.