2005, 2006 (infantilak), 2007, 2008 (Hernanitik kanpo eskolatutako alebinak) urtean jaio eta 2018-2019 denboraldian txirrindularitza praktikatu nahi duten gaztetxoei eta bere gurasoei bilera deialdia zabaldu nahi die Hernaniko JOCC-Hernani Txirrindularitza Taldeak.
Bilera asteartean, azaroaren 6an, izango da, 18:00etan, elkartearen egoitzan, (Latsunbe berri, 42-Transpacar), garai bateko Mailus Haurtzaindegia.
Errepideko bizikletarik ez daukanari, «maileguan bat utziko diogu», denboraldia amaitu bitartean.
Bileran, besteak beste, entrenamentuen egutegi eta ordutegiaz, lehiaketa egutegiaz eta izen emateaz hitz egingo da.
Zalantzarik edota bilerara etortzeko arazorik izanez gero, 686 629 038 edo 695 717 400 telefono zenbakietara deitu daiteke.