Hilean behin, larunbatarekin, tailerrak antolatuko ditu Xaguxarrek, musutruk. Aurrenekoa gaur zortzi, azaroaren 24an izango da. Kultur etxean elkartzeko aukera izango dute 4 eta 12 urte bitarteko haurrek, 16:30etatik 18:00etara. Ez da izenik ere eman behar.