Saskiak eskatzeko, azkeneko egunak

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Bosgarrenez abiatu dute aur­ten, Errigoraren udazkeneko kanpaina, Nafarroa hegoaldeko uztako produktuak erosiz bertako euskerari laguntzeko. Eta saskiak eskatzeko, azkeneko egunak dira, azaroaren 14ra arte baitago epea.

Astigarragan ere, egin daitezke eskaerak: AEK euskaltegian, edota Herri Eskolan. In­ternet bidez ere egin daitezke, www.errigora.eus webgunean. Aurtengo saskiak osatzeko, zonalde horretako 23 ekoizlek es­kaini dituzte produktuak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!