«Normalean ipar martxan lesio gutxiago izaten dira, nahiz eta intentsitateak oso altuak izan»

Kronika - Erredakzioa 2018ko azaroaren 3a

Denboraldia bukatu berri dute ipar martxan dabiltzan ‘Hernanikoek’, hala ezagutzen baitituzte lehiaketak dauden Espainiako txoko guztietan. Egun, Club Vasco de Camping Elkarteko partaide da taldea, 14 kidez osatutakoa. Pepelu Ma­dina da entrenatzailea, eta Agus­tin Urretabizkaia, taldeko kapitaina. 
Zapore onarekin, eta espero ez zituzten emaitzekin esan diote agur, aurtengoari: «igan­dean bukatu genuen denbo­raldia Elburgoko taldekako probarekin; bi talde aurkeztu genituen, eta lehenengo eta hirugarren geratu ziren».

5-6 lagunek, hasiera
Club Vasco de Camping el­kar­tearen barruan daude iaztik, ordura arte, lagun-talde bezala aritu dira: «hasieran Hernani nordic walking taldea deitzen gi­nen, baina ez zen ezer ofi­zia­la. Lagun talde bat ginen, ba­koitza talde ezberdin bate­koa». 

Lagun giroan hasi baitzen dena: «2015eko udaran hasi ginen talde bezala, izan ere, 2015eko irailaren 11n Urnietan izan zen Gipuzkoako aurre­neko lehiaketa. Pentsatu ge­nuen polita izango zela bertan parte hartzea, orduan hasi ginen txapelketa hori pres­tatzeko entrenamenduak pla­ni­fi­katzen». 

Hasiera batean 5-6 lagun ziren; orain, ordea, badira ha­malau! Horien artean, zortzi dira hernaniarrak; bi bizkaita­rrak eta beste guztiak, aldiz, do­nostiarrak.

Hernaniarrak, Espainia osoan zehar
Nahiz eta talde ofizial gisa era­turik ez egon, hasieratik ibili izan dira Espainian zeharreko lehiaketatan: «hemen, Euskal Herrian, ez daude txapelketa asko, urte osoan 3-4 karrera besterik ez». 

Eta duela urte batzuk, ze­resa­nik ez; hala hasi ziren Herna­niren izena Es­painian zeha­rre­ko txoko guz­tietara era­ma­ten: «ka­mixeta bat egin genu­en eta horrekin joaten ginen». Eta orain ere man­tentzen dute: «orain dau­kagu Hernaniren logoa atzean, eta jarri diogu Club Vasco de Cam­pingekoa, aurre­an».
Gainera, ondo iku­siak ere ba­­daudela onartzen du­te: «tal­de ona bezala gai­tuzte, ez emai­tzengatik baka­rrik, baizik eta daukagun gi­roa­rengatik, ikusten duten seriotasuna­gatik...». 
Seriotasun hori, gaine­ra, hasieratik trans­mititu dute: «hasieratik izan dugu plan­gintza bat, beti elkartzen ginen probetan eta beroketa elkarre­kin egiten genuen eta bisualki oso polita zen, denok berdez jantzita geundelako». «Pione­ro­ak» ere izan direla aipatzen dute: «orain talde askok dau­kate entrenatzaile bat, baina lehen, ez zen ohikoena, eta guk bageneukan».

«Ikerketek diote onuragarria dela bularre­ko minbizitik errekuperatu ahal izateko».

«Aurten asko mugitu gara»
Dagoeneko bukatu dute den­boraldia; «emaitza onak» izan direla diote, eta «aurten asko mugitu» direla.
Besteak beste, Mallorcan, Valladoliden, Sevillan... izan dira aurten.

Kirol bezala ere, berria
Izan ere, kirol bezala ere, be­rria da ipar martxa: «iraupen eskiko taldeak udaran entre­natzeko elurra ez zegoenez, entrenatzaile ba­tzuei bururatu zitzaien bas­toiekin-eta entre­natzea, baina oinez, eta horre­la hasi zen kirol hau», azaltzen du Agustin Urretabizkaiak. 

80. hamarkada inguruan sortu zen Finlandian, eta pix­kanaka ari da hedatzen: «he­men duela gutxi sortu da kirol bezala, mendi federazioa­ren barruan».

Teknika, garrantzitsuena
Eta horrela, kirol bezala sor­tzea­rekin batera joan dira sortzen lehiaketak, han eta he­men. Horietan helburua da «ibiltzea ahalik eta azkarren, bastoiak erabiliz, baina tekni­ka egokiarekin». Teknika ego­kia erabiltzen duzula kon­trolatzeko daude epaileak: «ikus­ten dute erabiltzen duzun teknika egokia den ala ez, eta hori kontrolatzeko, txartelak eta zigorrak daude». Argi diote: «korrika egitea guztiz debeka­tuta dago; korrika ikusten bazaituzte, txartel gorria atera­tzen dizute, eta zuzenean, kale­ra zoaz».
Hain zuzen teknikaren ga­rrantziagatik, ipar martxan hasi nahi duenak «ikastaroa egin behar» duela argi diote Urretabizkaia eta Madinak. «Teknika ikasi egin behar da, batez ere, bastoiak erabil­tzeko». Izan ere, «ez dira osa­garri bat; mugimendu zehatz bat daukate».

Dena den, teknika jakiteaz gain, «seriotasuna» da gakoa Pepelu Madina entrenatzailea­ren­tzat: «entrenamenduak ja­rrai­tzea eta beti modu akti­boan egotea».

«Giharren %90a inplikatzen da»
Lehiaketez aparte, ipar martxa ere osasunarekin lotu daite­keela dio Pepelu Madinak: «osa­­sunaren aldetik, ibiltzera edo korrika egitera zoazenean, gorputzaren beheko aldea bes­terik ez duzu mugitzen; kasu honetan, beheko eta goiko al­deak lantzen dira». Are gehi­a­go: «ikerlari batzuek diotenez, giharren %90ak parte  hartzen du jardueran; ez topera, baina inplikatzen da».

Gainera, beste onura batzuk ere nabarmentzen dituzte: «oso lan simetrikoa da, asko mugitzen dituzu besoak, baita sistema linfatiko osoa ere». Horregatik guztiagatik, onar­tzen dute: «ikerketa batzuek diote onuragarria dela bularre­ko minbizitik errekuperatu ahal izateko».

Inpaktu gutxiago
Azkeneko abantaila bezala, diote «hankek inpaktu gutxia­go» daukatela: «korrika zoaze­nean, momentu batean bi hankak airean daude, eta inpaktu haundia dago, gero. Kasu honetan, oin bat beti apoiatuagoa dago, hortaz ba­bes­tuago zoaz, eta nahiz eta azkar joan, inpaktua txikiagoa da. Gainera, besoekin lagun­tzen duzu eta hankek ez dute hainbeste lan egin behar». 

Hortaz, diotenez, «beste kirolik egin ezin denean, hau aproposa izan daiteke». Batez ere, «entrenatzen, erresisten­tzia irabazten, eta abiadura lan­tzen jarraitzeaz gain, lehia­tzen ere jarraitu nahi dutenen­tzat»; besteak beste, korrikala­rientzat. 

Dena den, kirol aproposa da denentzat, eta beraz, nahi duen guztiarentzat taldea ire­kia dagola diote. Taldearekin harremanetan jartzeko, idatzi: aurreta01@gmail.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!