Hernaniartutako xapoek bat, Urnietan

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

Hernani izan da goizuetar uga­riren babesleku aspalditik, eta zifrek ere hala adierazten dute. Egun ehundik gora goizuetar bizi dira ofizialki Her­nanin, hala adierazten baitu erroldak. 

Eta horietatik erdia baino gutxiago el­kartzea lortu zuen goizuetar tal­de ba­tek; hain zuzen, 42 la­gun elkartu ziren larunbatean. Kasu honetan, ez Hernanin, ezta Goizuetan ere.

Oraingo honetan, Urnietako Elutxeta sagardotegian elkartu ziren goizuetar hernaniartuak. 

11 goizuetar daude erroldatuta Hernanin, 2018an.

Adin guztietako goizuetarrak
Nahiz eta ez ziren bertan egon ofizialki Hernanin bizi diren denak, 2018an 110 goizuetar daude erroldatuta Hernanin, 61 emakumezko eta 49 gizonezko dira, adin guztietakoak.

Zaha­rrenak 87 urte ditu; eta gazteenak, aldiz, 13 urte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!