Gripearen txertoa jartzeko zita, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

Urtero bezala, Ereñotzuarrei gripearen txertoa jartzera joango da Hernaniko erizaina; ostegunean izango da hori, hilaren 8an, goizeko 09:30etan hasita, Auzo Etxean. Osakidetzak ezarritako baldintzak betetzen dituztenei jarriko zaie, baina izena eman beharko da, aurretik. Horretarako, Auzo Udalera jo beharko da, asteazkena baino lehen; telefonoz ere, egin daiteke: 943 55 10 00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!