Zuen lanaren haritik erakusketa jarri zuten Aranon pasa den urriaren 21ean, eta arrakasta ikusita, beste hiru igandez luzatu dute. Biharkoa izanen da azkenaurreko aukera, emakume baserritarren inguruko erakusketa ikusteko. Maisuenen izanen da aukera hori, goizeko 10:30etatik 13:00etara bitarte. Hurrengo igandean, hilaren 11n irekiko dute erakusketa, azkenekoz, ordu berean