«60ean atera zen aita kartzelatik, Frankismoa bete-betean zegoela»

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

Balantxa, Leokadisti eta Se­bas liburu-dendetan lortu dai­teke, dagoeneko, El hombre de la grúa eleberria; euskerazko bertsioa ere berehala izango da eskuragarri, Garabiko gi­zona. Miguel Usabiaga herna­nia­rrak bertan bildu ditu  aitaren, Marcelo Usabiaga mi­li­­tante komunistaren ibilerak. 

Aurretik argitaratutako La joven guardia liburuaren be­rrar­gitalpena ere dendetan da­go. Ordukoan, «errepublikaren ald­eko borroka, gerrillari izan­da bizitakoa, kartzelako ga­raia, ihesa, gerra...», konta­tzen dira. Bigarren zatian, berriz, behin kartzelatik ate­rata, Frankismoa bete-betean topatu zuenekoa.

Hernanin, Txirritatik Orbegozora 
Bi liburuen artean desber­din­tasun nabarmenak daudela azpimarratzen du idazleak. «Aurrenekoa abentura eleberri moduan kontatutakoa da. Kar­tzelan dagoen bitartean ere, konpromisoa eta aska­ta­su­naren aldeko ametsa bete-betean mantentzen ditu. Bi­ga­rrena, berriz, barnera­koia­goa da. 60eko hamarkadan atera zen aita kartzelatik, eta Fran­kismoa bete-betean zegoen. Minak, hausnarketak, kidee­kiko nostalgia... agertzen dira».

Hain zuzen, Marcelo Usa­bia­gak kartzelatik ateratakoan topatu zuena kontatzen da bertan. Txirrita kaletik Orbe­go­zo fabrikarako bidean dijoa­la, 10  urteko ibilbidearen berri ematen da. «Kontraesana sor­tzen dion zerbait egin behar du, eta pentsatzen du nola dagoen askatasuna ustelduta. Garai zailak bizi izan zituen. Kar­­tzelatik aterata ere, Me­li­tón Manzanas, Espai­nia­ko Bri­gada Politiko-Sozialeko Donos­tiako buruaren aurretik pa­sarazten zuten igandero. Be­raz, lanean kontzentratzen da buru-be­la­rri. Eta horrela bu­ka­tuko du, garabi batera igota...».

«Artxiboak ez dira beti, egiaren garantia»
Ahozko ondarea, oroimena izan da Miguel Usabiagaren ele­berrien oinarri, 2015eko uztailean 98 urterekin hil zen arte ederki gogoratzen bai­tzi­tuen bizitakoak, Marcelo Usa–biagak.

Hala ere, bigarren liburuan besteren baten oroimenari egin dio tokia idazleak. «Aita­ren bizitzaren bigarren zati ho­netan ni banago. Ho­rre­gatik, gogoratzen ditudan pa­sadizo xelebreak sartu ditut, beti ere, ume baten ikus­pegitik. Artxiboetan arakatuz aitak kontatutako edo nik gogoratutako gauza asko kokatu eta konfirmatu ditut». Dena den, oroimenaren balioa azpimarratzen du. «Artxiboak ez dira beti, egiaren garantia».

Eta horretan segitzen du idazleak. Ikertzen. Entzuten. «Agian pista berriren bat ager­tuko da, liburuak magikoak bai­tira». Orain gutxi jakin du, esa­terako, El sueño de Nicolas Col­berg nobelako fikziozko prota­go­nistaren oinarri izan zen be­netako gerrillari po­lo­nia­rrari ger­tatutakoa, liburua irakurri duen erbesteratutako errepu­bli­ka­zale batzuen ala­ba­ren ahotik. «Bi­garren lerro­an dauden per­tso­na anoni­mo­ak izaten dira as­kotan, gehien bultzatzen du­tenak». Aurre­ne­ko lerrora ekar­tzen segiko du Usabiagak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!