Ereski Gregoriar Scholak hasiera, azaroko ekintzei

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

Lau jarduera antolatu ditu Hernani Errotzen taldeak aza­­ro eta abendurako. Dato­rren hilaren 17an estreina­tuko du ekintza-sorta Donos­tiako Ereski Gre­goriar Schola­ren emanaldiak.

Joan Manuel Larrarte, oroitzeko
Ereski abesbatzak hilaren 17­an eskainiko du, beraz, ema­nal­dia, San Joan Bataia­tzaile­a­ren parrokian izango da ho­ri, iluntzeko 20:00etan hasita. Gipuzkoako Azken mendeeta­ko Kodize edo Kantoraletatik aukeratutako abesti sorta bat eskainiko dute, eta han justu parrokian bertan organista izan zen Joan Manuel Larrar­teren obra bat ere entzun ahal izango da. 

«Merezimendu guztiz eta bere musika obrak duen ga­rrantziagatik berreskuratu nahi dugu Larrarteren oroi­mena», azaldu du Hernani Errotzenek ohar batean.

Eneko Bidegainek, hitzaldia
Hilaren 21ean izango da, bi­ga­rrena; hitzaldia eskainiko du Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko ikus-entzu­nezko komunikazioko irakas­le eta ikertzaileak: Lurraldea eta herria. Zazpiak bat. Atzo, gaur, bihar. Arratsaldeko 19:30e­­­tan izango da, Biterin.

Iruña-Veleiaren kasua ere izango dute hizpide. Horreta­rako, Joan Martin Elexpuru izango dute hizlari, Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak liburuaren idazlea. Hilaren 29an izango da hori, arratsal­deko 19:30etan, Biterin.

Udazkeneko ekintzei bu­ka­era emateko, Ezagutu Her­nani lehiaketa egingo dute, aurten ere, abenduaren 3tik 14ra bitarte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!