Euskeraz aritzeko, Kafe Tertulia martxan

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

AZAROAREN hasierarekin ba­tera, Kafe Tertulia egitasmoa abiaraziko du laugarrenez, Udal Euskaltegiak. Hilaren 7an, datorren asteazkenean, izango da aurreneko saioa, eta asteazkenero errepika­tuko da. 

Arratsaldeko 17:00e­tatik 18:30etara izango da euskera praktikatzeko au­ke­ra, Gunea garagardotegian. Baldintza bakarra da tabernan zerbait hartzea.

Euskera praktikatzea, helburu
Orain arte bezala, euskera modu informalean praktika­tze­ko aukera luza­tzea izango da Kafe Tertu­lia­ren helburu nagusia, Udal Euskaltegiak dioenez: «hiru edo lau per­tso­na mahai baten bueltan eseri, kafe bat-edo eskatu, eta goxo-goxo euskeraz aritzeko aukera izango da».

Irekia dela gogorarazi du­te: «edonork hartu dezake par­­te: euskera ikasleek, euskera ikas­­le izandakoek, euskeraz hitz egiteko aukera edo erraz­tasun haundiagorik ez dute­nek edota, besterik gabe, une atsegin bat pasa nahi du­tenek». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!