Kalderero egunean afaria, Zipotzan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 26a, 01:00

Otsailaren 9an aterako dira Astigarragako Kaldereroak herriko kaleetan zehar, aurreko astean iragarri zutenez. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da konpartsa Ergobiako Plazatik, eta handik, herrian zehar kalejiran ibili ondoren, Joseba Barandiaran plazan bukatuko da. Eguna borobil­tzeko, eta ohiturei jarraituz, afaria egingo dute gauez Zipotza elkartean. Bertaratzeko, ordea, txartelak erosi beharko dira aurretik. Horiek dagoeneko salgai daude Zipotza tabernan, 20 eu­ro­an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!