Urteko ohiko bazkide asanblada deitu du Elur Txori elkarteak, gaurko; 10:00etarako egin du aurreneko deialdia, eta 10:30etan bigarrena. Besteak beste, aztertuko dira lehendakariaren txostena, 2018ko balantzea eta 2019ko aurrekontua eta ondare ekarpenak, eta bazkideen alta eta bajak. Gogorarazi dute isuna duela arrazoirik aurkeztu gabe asanbladara ez bertaratzeak; elurtxori@gmail.com helbidean edo elkarteko buzoian eman daiteke arrazoi horien berri.