Goizuetarrek eta oiartzuarrek, bai umore ona!

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 17a, 01:00

Beste behin eraman zituen bere doinuak elizara, Goizuetako Umore Ona abesbatzak, eta oraingoan ere ez zen bakarrik egon. Oiartzungo Lartaun abesbatzarekin batera, kontzertu polita eskaini zuen joan den igandean, goizean. Baina noski, beraien ospakizunak ez ziren bertan bukatu! Elkarrekin bazkaldu zuten gero, bi abesbatzeko kideek, Umore Ona elkartean; eta baita topa egin ere! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!