Akademiek ikasketetatik haratago ­laguntza eskaintzen dute behar duenari

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Urumea Bailarako akademiak herritarren behar eta premia ezberdinetara egokituta daude.  Ikasketak egunean eramateari geroz eta garrantzia gehiago ematen zaio gaur egun. Ikasi nahi duenak beraz, badu nahi adina aukera akademietan.

Laguntza akademietan lau azpimarratu daitezke aukeren artean: Ekide, Akademia, On­ddi eta Urolalde dira horiek. Ikas­turtea nahi bezain ondo ez daramakitenentzat laguntza ematen dute. Eta baita ere,  unibertsitate edo helduen ikasketetarako sarbide probak prestatzen ari direnei ere. Maila guztietako ikasleek ikasi dezakete bertan, beraz: eskolan daudenak, ba­txilergoa egiten ari direnak, sar­bide probak prestatu nahi dituztenak... Horrez gain, Urolalde Enplegurako Lanbide Heziketa zentroa dago, bereziki, ikasle, langile eta langabetuentzat ikastaroak ematen di­tuzten lekua.

Akademian laguntza eskaintzen dute
Ikas­keta orokorretan laguntza behar duenari ematea da Aka­demiaren helburu nagusietako bat: «errefortzu klaseak ematen ditugu gehienbat». 

Urte osoan zehar ikasketak egunean eramateak duen ga­rran­tzia azpimarratu nahi izan dute Akademiatik: «askotan ikasgairen batekin arazoak dituztenean, notak jakitean etortzen dira. Eta komeni izaten da horri aurre hartzea. Gure gomendioa da, urte osoan gerturatzea, eta zalantzak sor­tzen diren heinean argitzea».

Ikasle gehienak zalantzak argitzera, errefortzu bila gerturatzen badira ere, badira nota hobetzeko Akademia aukera­tzen dutenak: «kontuan izan Lehen Hezkuntzatik Uniber­tsitatera bitarteko ikasleak izaten ditugula. Eta hain zuzen azken hauek, zein ikasketa egin nahi dituzten jakiten dutenean, nota igotzea izaten dute helburu». 

Urolalde, langileentzat eta etengabeko prestakuntza zuzendua 
Hala ere, Akademiatik azpimarratu nahi dute beraientzat pertsonak direla inportanteak: «beraiek dira garrantzitsua. As­ko­tan beharra ez da soilik akademikoa izaten; motibazio faltarekin etortzen dira, galduta... Berai­engan konfiantza galduta dute askok, eta gure­tzat oso inportantea da hori berreskura­tzea, denek balio dutela sentiaraztea».

Enplegurako lanbide eta heziketa zentroa ere bada Her­nanin: Urolalde. Batetik, langile eta langabetuentzat ikastaroak ematen dituzte. Eskain­tzen artean, profesionaltasun ziurtagiriak ateratzeko aukera eskaintzen dute; gainera, gogoratu dute ikastaro hauek %100 diruz lagundutakoak direla. 

Horrez gain, etengabeko prestakuntza ere eskaintzen dute, eguneratu eta birzikla­tzeko behar edo gogoa duten langile eta langabetuentzat.
Lanbiderekin harreman zu­zena dute Urolalden, eta lan­gabe­tuak lan mundura gerturatzea dute helburu: langile agentzia bezala funtzionatzen dute, lanik gabe daudenentzat lanpostuak bilatuz.

Onddi, Ekide eta Akademia, ikasleentzat
Hernanin ere badira Onddi, Ekide eta Akademia akademiak. Batez ere, DBH eta batxilergoko ikasleak hartzen dituzte, baina ez dira horretara murrizten. Gai guztiak lantzen dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!