Pertsonak eta euren ongizatea, hizpide

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

Enpresarean Jardunaldia egin zuen aurreko astean Bai Euskarari elkarteak, eta bertan izan ziren Udala eta Foru Al­dundiaren gisako erakundeez gain, enpresa eta profesional asko ere. 
Luis Intxauspe alkatearen eta Markel Olano diputatu na­gusiaren ongietorriaren ondo­ren, Rober Gutierrez Bai Euska­rari Elkartearen zuzendariak hartu zuen hitza, eta herra­minta gisa aurkeztu zuen Jar­dunaldia: «alor sozioekonomi­koan euskeraz normaltasunez aritzeko proiektu esperimental gisa, enpresei eta profesionalei egitasmoak ezagutzera emate­ko bidea eskaintzen diena, solasaldirako, eztabaidatzeko eta elkarlana sustatzeko espa­zio bat partekatzeko aukera errazten diena, enpresen eta profesionalen interesekoak di­ren gaiak jorratu nahi dituena eta tresna eta bitarteko berriak lantzen eta sortzen lagundu nahi duena». 

Solasaldiak, esperientziak partekatzeko
Hortik aurrera, ekonomia eta teknologia arloko profesio­nalek hitzaldi eta solasaldien bitartez partekatu zituzten esperien­tziak, euskeraz. Eral­da­ketaren onu­rez aritu zen gehiengoa, baina betiere, pertsonen ongi­za­tea kontuan hartuta.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!