Kurdistandik Euskal Herrira, emakumeen borroka

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

Kongra Star mugimenduko kideak dira Hanan Sido eta Gulgijan Shimshak, eta Her­nanin izan berri dira, Aska­penak antolatuta, kurduen as­kapen borrokaren berri ema­ten, Kontrakantxa Gazte­txean. Aurretik, Bilbon egin berri den Emakumeen Mun­du Martxaren XI. Nazioarteko Topaketan izan dira.

Emakumeak, askapen borrokaren giltzarri
Ekialde Hurbileko erkidego autonomoa da Siria Iparral­de­ko Federazio Demo­kra­ti­koa; Siriako Kurdistan edo Ro­java izenez ere ezaguna. Men­debaldeko Kurdistani da­gokio Rojava. Kurdistango hego-ekialdea, iparraldea eta ipar-ekialdea, berriz, Turkia, Irak eta Iranen artean ba­na­tzen dira, hurrenez hurren.

2014an onartu zen Ro­ja­vako Konstituzioa, eta kon­fe­de­ralismo demokrati­ko­an oi­na­rritzen den estatu laikoa osatzen du; genero berdin­ta­su­na, gutxiengo etnikoa edo­ta garapen ekologikoa defen­da­tzen ditu. Hain zuzen, ideia horren aldeko borrokan zere­san haundia izan dute Kon­gra Star mugimenduaren buel­­tan bildutako elkarteak. Ema­­kumeen askapen demo­kratiko eta ekologikoan oina­rri­tutako elkarteak eta ema­kumeen antolaketa oinarri duten elkarteak biltzen ditu Kongra Star mugimenduak, eta bertako ordezkariak dira Hernanin izandako Hanan Sido eta Gulgijan Shimshak. 

Siria iparralde osoan dau­den emakumeen elkarte, ko­o­pe­­ra­ti­ba, asanblada edo mu­gi­men­du kulturalak biltzen di­tu, eta Rojavako Iraultzaren ondoren are gehiago indartu da mugimendua, emaku­me­en askapena lortu gabe gi­zarte askerik ezin dela lortu sinesten baitute.


Jinwar, Emakume Askeen Herria
Emakumeen askapen bo­rro­ka horren eredu da, baita ere, Hernanin izandako ordez­ka­riek sustatzen duten Jinwar, Emakume Askeen Herria. «Ka­pitalismo modernoaren alternatiba izan nahi duen bi­zi­, lan eta harreman ereduak sortu nahi dira Jinwar-en, emakumea erdigunean ja­rri­ta; kolektibitatea, auzo-lana eta ekologia dira oinarri». 
2017ko martxoan sortu zuten genero-indarkeriaren aur­kako herri hau, eta la­guntzeko aukera badago, www.jinwar.org webgu­nea­ren bidez.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!