Zumaiarrak bisitan, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 2a, 01:00

Kantuz abesbatzarekin elkartrukean, kontzertua eskaini zuen joan den larunbatean Zumaiako San Pedro abesbatzak. Milagrosan izan zen; hotzaren eta euriaren aterpean, kostaldeko ahotsez gozatzeko aukera izan zuten hernaniarrek. Amaia Aldalurren zuzendaritzapean, hamahiru pieza eskaini zituzten; gainera, Mikel Emezabal eta Mari Carmen Azpeitiaren laguntza izan zuten, klarinetean eta pianoan, hurrenez hurren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!