Azaroaren 11n egingo da aurten Bizilagunak egitasmoa, Euskal Herriko hainbat txokotan. Atzerritik etorritako familia edo lagun talde bat eta hemengo bat elkartzea da asmoa, bazkari baten bueltan, elkar ezagutza sustatzeko.
Hernanin ere urtero egiten da eta honen bueltan Amherreko GazteBizilagunak taldeak ere ekintzak antolatu ditu. Zubia aprobretxatuz antolatu dituzte biharko ekintzak. Goizeko 11:00etan hasiko dira hamaiketako batekin, ondoren Mofetas laburmetraia eskainiko da, gazteen mugimenduen inguruan hausnarketarekin jarraitu eta herriko kalean Giganfografia bat pegatzen bukatuko dute goiza.
Gaztetxea izango da topagunea eta bertaratzera animatu dituzte herriko gazteak.
Iaz 29 bazkari izan ziren Hernanin bakarrik
Aipatu bezela Bizilagunak egitasmoa azaroaren 11n egingo da, tartean, Hernanin. Dagoeneko nahiko ezaguna da ekimen hau gure artean: iaz, adibidez, 29 bazkari izan ziren Hernanin, 54 familien artean, eta gainera, beste zortzi bazkari gazte taldeen artean; guztira, 280 bat pertsonak hartu zuten parte.
Eta hori errepikatzeko edo oraindik ere jende gehiago animatzeko, izenematea irekita dago: 943 33 60 71 telefonoan, edo amher-sos_racismo@hotmail.com helbidean. Amherrek dei egiten die hernaniarrei eta herriko erakundeei parte-hartzera.